Nabigazio nagusia


Ipolagunek Mexikoko Ipoderac elkartearekin kolaboratzen du

fotografía niño

Ipolagun, Mexiko herrialdeko Puebla estatuan kokaturik dagoen Ipoderac gobernuz kanpoko erakundeari baliabideak ahalbidetzeko sortu genuen Euskal Herrian.

Ipoderac-ek, kalean lan edota bizi diren haur eta gazteekin lan egiten du. Bertan, haur eta gazte hauei etxe bat, elikagaia, lana, ikasketak, maitasuna, laguntza eta pertsona bezala hezteko aukera ematen zaie.

Ipoderac-en, txabo bakoitzak bere duintasuna aintzat hartzea lortu nahi dute, euren etorkizunean sinistu dezaten eta pertsona bezala euren buruak maitatzen ikas dezaten, asko eta asko Ipoderac-era oso minatuak etortzen baitira.

Ipolagun – Ipoderac-ekin elkarlanean ari den GKEa

Ipolagun, Euskal Herrian sortutako gobernuz kanpoko erakundea da. Berau, Ipoderac-en lanean egon ginen hainbat boluntariok osatzen dugu. Ipoderac, kalean lan edota bizitzen ziren haur eta gazteekin egiten duen gobernuz kanpoko erakunde mexikarra dugu eta bertan, 72 haur eta gaztek duintasunez bizitzeko, ikasteko, hazteko aukera dute. Haur eta gazte hauek Ipoderac-era euren kabuz edo beste erakunde batek bideratuz heltzen dira eta nahi dutenean bertatik joan daitezke, Ipoderac-en ateak beti ere zabaldurik baitaude, bai sartzeko eta baita atera ahal izateko ere. Beraz, haur eta gazte bakoitzaren erabakia da bertan geratzea edo joatea.

Ipoderac-ek 35 urte baino gehiago daramazki egoera txarrean bizi diren Mexikoko haur eta gazteekin lanean eta horretarako, beharrezkoa duen dirua bere kabuz bilatu behar izan du. Horregatik, ahuntzak dituzte adibidez, eta euren esnearekin xaboi eta gazta egiten dute; aroztegia ere badute, eta altzariak egiten dituzte. Honela, Ipoderac-ek bere lanarekin lortzen duen dirua eta kanpotik jasotzen dituen laguntzei esker,bere futbol zelaitik, etxeetatik,gaztategitik... pasa diren hainbat eta hainbat haur eta gazteri etorkizun duin bat lortzen laguntzen die.

Gaur egun, Ipoderac-en bizi izan ziren haurrak familietako buru dira, abokatuak, elektrizistak, erizainak, psikologoak,sukaldariak, dendariak, zerbitzariak... eta gaztetxoagoak direnak euren aurrekoek zer egin duten ikusirik, pauso berdintsuak eman nahi dituzte ikasketekin aurrera eginez, gizarte mexikarrean pertsona aktiboak eta emankorrak izateko eta euren herrialdean guztien berdintasun eta duintasuna borrokatzeko. Hori dela eta, Ipoderac-eko hainbat gazte ikasketa teknikoak edo unibertsitatekoak burutzen ari dira.

Azken hauentzat, Ipoderac-ek ez du nahikoa diru. Hau izan zen beraz, Ipolagun sortzearen arrazoi nagusienetako bat: Ipoko txaboek (haur eta gazte mexikarrei horrela esaten zaie) ikasketa espezializatuak burutu ahal izateko dirua ahalbiditzea, honela pertsona kritiko, partehartzaile eta ganoradunak sortuz, gustoko duten lan batean lan egin ahal izateko eta pertsona duinak bezala hezitzeko.

Honetaz gain, Ipolagunetik gertuen dugun gizartea sentsibilizatzen saiatzen gara, bai eskolarako materiale hezitzaileak erabiliz eta baita Ipoderac-era boluntarioak bideratuz. Horrela, giza baliabide eta baliabide ekonomikoak lortzen ditugu.

Guztion artean posible delako,

Gure lana gustokoa izatea espero dugu; gure ilusioa da eta piskanaka lortzen ari gara.

María, Vir eta Leire. Ipolagun taldeko kideak